Errauskailuaren kontrako gose greba amaituta, borrokak aurrera jarraitzen du

Atzo amaitu zen sei gipuzkoarrek errauskailuaren kontra pasa den asteazkenean Donostiako Easo Plazan abiaturiko gose greba. Astebeteko baraualdiaren ostean “borrokan jarraitzeko asmoz” segitzen dute errausketaren kontrako sei aktibistek, gaur goizean Iñaki Armendarizek Kalegorrian saioan baieztatu digunez.

Audio_placeholder

Errauskailuaren kontrako gose greba amaituta, borrokak aurrera jarraitzen du

Loading player...
Iturria: Errauskailuaren Aurkako Mugimendua.
Iturria: Errauskailuaren Aurkako Mugimendua.

Bien bitartean, azpiegitura polemika honen obrek ere aurrera jarraitzen dute Zubietan. Argiak bere interneteko atarian argitaratu duenaranern arabera, Moyua enpresak oharra pasatu die Zubietako erraustegiaren inguruan dauden 'Zero eremuko' etxeetako familiei jakinaraziz ekaina bukatu aurretik egingo dituztela leherketak Artzabaletan.