"Osasun arloa euskalduntzeko esparru txikia zabaltzera dator 'Osagaiz' aldizkaria"

Azken asteotan ezagun egindako 'Osagaiz' aldizkaria ekarri du gogora OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko Iñaki Peñak.

Audio_placeholder

"Osasun arloa euskalduntzeko esparru txikia zabaltzera dator 'Osagaiz' aldizkaria"

Loading player...
Iñaki Peña
Iñaki Peña

OEEk eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean sortu dute, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.