Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko edukiak aurreratu ditu, bereziki, historian ahaztuta geratu diren emakume bertsolariez egindako erreportajea. Maite Sabalza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, eta nafar errejimenak ekainaren 3rako nafar sinboloen defentsan Irulean antolatutako manifestazioa aipatu du, besteak beste. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Joxean Agirreren 'Elgeta)' zein Kattalin Minerren 'Nola heldu naiz ni honaino' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Oiartzun irratko Mirari Matiarenak Agustin Mendizabalekin hitz egin du 'Hau leku aittorra' kantu bildumaz.