Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko edukiak aurreratu ditu, bereziki, Mintzalaguna egitasmoaz egindako erreportajea. Mikel Elorza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, bereziki, Mozal Legea erreformatzeko aukerez hausnartzeko. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Eneko Aizpuruaren 'Lehertu da festa' zein Ander Odriozolaren 'Freeport' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Txapa irratiko Ane Lizarralde izan dugu gurean.