Jone Goirizelaia: "Barrenetxea torturatu zutenaren froga sendoak daudela esan dezakegu""

Sandra Barrenetxearen tortura ikertzeko auziaren bigarren egunean, lekukoek deklaratu dute. Tartean Barrenetxeak berak torturatzaileak identifikatu ditu. Hori garrantzitsua dela uste du Jone Goirizelaia abokatuak: "inportantea izan da salan egindako errekonozimendua. Hiru pertsona ezagutu ditu eta bakoitzak zer egin zion kontatu. Salak baloratu behar du ondoren, baina gure tesiaren aldeko frogak egon direla esan dezakegu". Bestetik, perituek NBEren estandarretan oinarrituta Istanbuleko protokoloaz frogatu dela Barrenetxearen tortura salaketak egiazkoak direla esan digu abokatuak. Ostiralean amaituko da auzia.

Audio_placeholder

Jone Goirizelaia: "Barrenetxea torturatu zutenaren froga sendoak daudela esan dezakegu""

Loading player...
Sandra Barrenetxea, a su llegada a los juzgados. (ARGAZKI PRESS)
Sandra Barrenetxea, a su llegada a los juzgados. (ARGAZKI PRESS)

.