Iñaki Soto: "Eragin soziopolitiko handiagoa edukitzeko, gizarte zibilak alderdi politikoen satelite izateari utzi beharko dio"

Kursaalean Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek egindako hitzaldiaz galdetu diogu Iñaki Soto GARAko zuzendariari. Bidenabar, Euskal Herriak erabakitze eskubidean dituen erronketaz jardun gara. Euskal Herriak duen indar askatzaileari bide berri bat ematean "aukerak handituko" direla uste du Sotok. Horretarako baina, "gizarte zibila orokorrean alderdi politikoen satelite denez, satelite izateari utzi eta nazio ikuspuntutik beste parametro batzuetan kokatzea dela gakoetako bat" uste du.

Audio_placeholder

Iñaki Soto: "Eragin soziopolitiko handiagoa edukitzeko, gizarte zibilak alderdi politikoen satelite izateari utzi beharko dio"

Loading player...
Artur Mas e Ibarretxe, durante la conferencia celebrada en el Kursaal. (NAIZ)
Artur Mas e Ibarretxe, durante la conferencia celebrada en el Kursaal. (NAIZ)

GARAko erredakziotik ikusi du hitzaldia Iñaki Sotok. Batez ere Kursaala gainezka egoteak, "Kataluniako prozesuarekiko elkartasuna" irudikatu duela uste du.

Egia esan asko idatzi eta irakurri dugu Kataluniako prozesuaz. "Gauza berri askorik entzun ez den arren, Masen kasuan bere posizio politikoa indartzeko baliatu duela esan du Iñaki Sotok. GARAko zuzendariaren aburuz, "Ibarretxek defendatzen duenaren eta Urkulluk babesten duenaren artean alde nabarmena geratu da agerian". 

Halaber, aitortu du Gure Esku Dagok zerbait egiten duen bakoitzean "gogo demokratikoa" azaleratzen dela, oso indartsua, "ibilbide politiko handia izango duena beste forma bat ematea lortzen bada".