Elikadurarekiko obsesioa eta arinkeria, Zinegoak indartua eta Euskal Elkargoko datuak

Halabediko Igor Goikolea eta Esan Erran irratiko Lur Gil batu dria gaurko irratien tartera eta Arabako zein Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri dute.

Audio_placeholder

Elikadurarekiko obsesioa eta arinkeria, Zinegoak indartua eta Euskal Elkargoko datuak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Tertulian, berriz, Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta elikadura ohituren bueltako hausnarketek dituzten ajeei eta onurei erreparatu diegu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Zinegoak film eta dokumental jaialdiari buruzkoak ekarri ditu antolatzaileen hitzekin osatutako erreportajean. Gizarte eta ekonomia gaien tartera Koop57 EHko Liher Gonzalez batu da eta Michael Alberten 'Vida más allá del capitalismo' liburutik ekologia ikuspegiko hainbat kontzeptu ekarri ditu. Amaitzeko, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak Euskal Elkargoak barne hartzen duen eremuari dagozkion datu ekonomikoak azaldu ditu.