230.000 euro ordaindu dituzte Hiltlerren telefono gorriagatik

AEBetan egin da enkantea, eta jabe berriaren izena ez dute eman oraindik. 1945etik, ingeles batek eduki du gordeta führer-aren bunkerrean aurkitutako telefonoa. Enkanteko katalogoak zera esaten zuen "Miloika herritar heriotzera bidali zituen aparatua". Siemens enpresa alemaniarrak egindako telefonoa da.

Hilterren telefono gorria
Hilterren telefono gorria

82 urte dituen Ranulf Raynerrek gordetzen zuen aparatua, bere aitaren herentzia izan zen.  Dirudienez, Ranulf Raynerren aita, Ralph Rayner  brigadista,  Hiltlerren bunkerrean sartu zen lehen militar ez sobietarra izan zen. Hasiera batean, Eva Braunen, Hitlerren emaztearen telefonoa eskaini zioten, baina, esan zuen nahiago zuela beste telefono gorria, Hitlerren ohe ondoan zegoena, argudiatuta kolore gorria zela bere gustokoena.