Jasone Agirre [EH Bildu]: “EITBko ardura postu guztiak atzamarrez izendatzen dira”

Geroz eta gehiago dira EITBren baitan erreforma sakona behar dela uste dutenak eta horren erakusgarri da EH Bilduk Gasteizeko Parlamentuan aurkeztu duen EITBren berfundaziorako proposamena. Hain zuzen, horren inguruan galdetu diogu goizean, Kalegorrian saioan, Jasone Agirre parlamentariari.

Loading player...
|16/02/2017 10:39
Eitb-bildu
Jasone Agirrek eta Unai Urruzunok aurkeztu dute EITB birpentsatzeko EH Bilduk egin duen proposamen. (EH BILDU)

Agirreren ustez “denak bat gatoz EITBk aldaketa behar duela esaterako orduan, beste kontu bat da zer nolako aldaketa proposatzen dugun”. EH Bilduko parlamentariaren hitzetan “EITB ez ditu bere sorrerako helburuak betetzen” eta euskal esparru komunikatibo indartsu bat eraiki nnahi bada “EITB sendotzea ezinbestekoa” dela uste du. Euskal Irrati Telebistaren gehiegizko dependentiza politikoa ere kritikatu du Jasone Agirrek. Hori bakarrik ez, EH Bilduko parlementariaren ustez “EITBko ardura postu guztiak atzamarrez izendatzen dira”.

NOTICIAS RELACIONADAS