Tolosaldeko berriak, indarkeria matxistaren gaitzespena eta Euskal Elkargoa

Tolosantik Belgradora hainbat herritarrek antolatutako elkartasun bidaiari buruzkoak ekarri ditu Ataria irratiko Iñigo Terradillosek irratien tartera.

Audio_placeholder

Tolosaldeko berriak, indarkeria matxistaren gaitzespena eta Euskal Elkargoa

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, azken egunotako indarkeria matxista kasuez Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egindako gaitzespena egin du. Eguneko adierazpenen tartera Txema Ramirez de la Piscinak Halabedin Donald Trumpen eragin mediatikoaz esandakoak ekarri ditugu. Ondoren, Euskal Irratien emisioarekin bat egin dugu, Euskal Elkargoko lehendakaria hautatzeko batzarraz emisio berezia egin baitute. Besteak beste, honakoek parte hartu dute saioan: Germain Hacala Urrunako auzapezordeak, Alain Iriart Hiriburuko auzapezak, Daniel Oltsomendi Izurako auzapezak, Ixabel Xarrigton Bidarteko hautetsiak, Jakes Bortairu Baterako kide eta AEK-ko arduradunak eta Juliette Bergouignan Baterako kideak.