Presoen korapiloa askatzeko gakoak, Berriztu Araba eta amatasunaren irudiaren zama

Hotzari aurre egiteko Baionako herriko etxeak hartutako neurriez, Frantziako presidentetzarako bozetarako sozialisten primarioez eta Euskal Konfederazioaren aldeko helegiteaz hitz egin du Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Presoen korapiloa askatzeko gakoak, Berriztu Araba eta amatasunaren irudiaren zama

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, Lander Arbelaitzek euskal preso politikoen egoeraz idatzitako erreportaje mamitsua aipatu du. Eguneko adierazpenen tartera Ana Eizagirrek eta Amagoia Mujikak Info7 irratiko tertulian esandakoak ekarri ditugu. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Berriztu Arabako Estitxu Villamorri egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai. Komunikazioaren tartera Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainza batu zaigu eta amatasunaren irudi mediatikoaz hausnartu du. Amaitzeko, Jon Arretxe idazleak Radiokulturako lagunei kontatutakoak izan ditugu entzungai.