Hibai Arbide "Huartek eta Zuloagak ekintza zuzen bat egin nahi zuten politikarien hiprokresia salatzeko"

8 errefuxiatu Euskal Herrira ekartzeko saiakeran atxilotuak izan dira Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga. Desobedientzia zibilean oinarritutako ekintza dela aldarrikatu dute bi herritarrek, atxilotu aurretik grabatutako bideo batean. Bihar pasako dira epailearen aurretik. Hibai Arbide kazetariak ekintzaren erreportaia idazteko ardura zuen eta lehen pertsonan bizitu du Huarte eta Zuloagaren atxiloketa.

Audio_placeholder

Hibai Arbide "Huartek eta Zuloagak ekintza zuzen bat egin nahi zuten politikarien hiprokresia salatzeko"

Loading player...
Mikel Zuloaga eta Begoña Huarte
Mikel Zuloaga eta Begoña Huarte

Arbide kazetariak kontatu digu ez zuela espero Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga atxilotuak izango zirenik, hain goiz behintzat ez. Helburua, ez zela soilik 8 errefuxiatu Euskal Herrira ekartzea, baizik eta "desobedentiza zibila egin politikarien hipokresia salatzeko". "Jende askok laguntzen ditu errefuxiatuak" dio Arbidek, baina hori nahikoa ez zela pentsatzen zuten Begoña Huartek eta Mikel Zuloagak.


Atxilotuak izan aurretik, bi ekintzaileek eskaria egin zioten Arbideri, artikuluan "heroiak" bezala ez agertzeko, baizik eta beraein esku dagoena egin duten bi herritar bezala aurkezteko. Arbidek esan du berak ere hala pentsatzen duela "ez dut uste Begoña eta Mikel heroriak direnik. Uste dut pertsona onak direla, eta pertsona onek gauza onak egiten dituzte. Gauden Europa honetan, ideia sinpleak potenteak dira".


Bihar pasako dira epailearen aurretik bi atxilotuak, oraindik ezin jakin epaileak zer leporatuko dien, baina litekeena da pertsonen trafikoa leporatzea, Arbidek argitu digu ,ordea, oraindik ez dagoela prozesamendu autorik.