Euskara ikasten ari direnentzako tailerrak, Durangoko nobedadea

Ikasleen eguna da gaur Durangoko azokan, lehen eguna horrela izan ohi da urtero. Baina aurten bada nobedade bat eta da, euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak izango direla lehen aldiz. Tailer horietan parte hartuko duten ikasle eta irakasleekin izan gara. Besteak beste bikoizketa tailerra egonen da Irudienan, eta horretaz ari gara tailerra emango duten irakasle eta ikasleekin.

Tailerrak, euskaltegi, berbalagun, irakurketa klubetan... dabiltzan ikasleentzat dira: bikoizketa tailerra, hip-hop tailerra, Durangoko 'listoriatura'-ri buruzko bisita gidatua...

Guk horietako batean jarriko dugu arreta: Bikoizketa tailerra izango da gaur Irudienean, zine-klub eta berbalagun taldeei begira. Eta hiru lagun hurbildu zaizkigu: tailera emango duen irakaslea, Loinaz Jauregi, tailerrean ariko den Patricia Moreno ikaslea eta Miranda de Ebroko hizkuntza eskolan Patriciaren irakaslea den  Juan Karlos Azkarreta.