Errausketaren atzeko negozioa, harrera familiak eta 'Organismo bizidunen agentzia'

Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu da gaurko irratien tartera eta Sakanako albisteak ekarri dizkigu, bereziki, duela bi aste Guardia Zibilaren eta altsasuarren artean sortutako liskarrak eragin dituen ondorioak ekarri ditu.

Audio_placeholder

Errausketaren atzeko negozioa, harrera familiak eta 'Organismo bizidunen agentzia'

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Sonia Gonzalez eta Mikel Otero batu dira tertuliara eta Gipuzkoan eraiki nahi duten errauste plantaz, Nafarroako hondakin plan aitzindariaz eta hondakinen kudeketa jasangarriaz hausnartu dugu. Gipuzkoan harrera familien beharrean dauden haurren errealitatearen berri ekarri du Beroa elkarteko kide eta harrera ama den Naroa Juarezek. Halabedi irratiko Jon Aranburuk eta Ana Revuelta arte kolaboratzaileak Tabakaleran ikusgai dagoen 'Organismo bizidunen agentzia' erakusketaz hitz egin digute. Amaitzeko, Oarsoirriak taldearen 'Irri baratzea' proiektua ezagutu dugu Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Mikel Azkarateri egindako elkarrizketari esker.