Ametsak egi bihurtzen

Errigoraren Euskarari puzka kanpaina berria martxan da, azaroaren 8a bitarte egin daiteke eskaria, saski zuria eta beltza aukeran. Bakoitza 50 euroan. Bertako produktuak eskura izateaz gainera, zer gehiago bultzatzen du Errigorak? Elikadura burujabetza, euskalgintza, herrigintza, auzolana...erronka berriak margotu dituen proiektua.

Audio_placeholder

Ametsak egi bihurtzen

Loading player...
Errigorako saskia
Errigorako saskia

Herritarrei esker sortu ziren esaterako ikastolak gurean, auzolanean eta herrigintzan aurrera ateratako beste hainbat proiektu bezala. Vianako ikastola jarri dute eredu Errigorako lagunek bideo honetan. Zergatik ez amesten jarraitu eta, batik bat, ametsak egi bihurtu?