Durangoko brigada feminista, Kolonbiako bake akordioa eta 'Bizitzaz blai' proiektua

Oarsoaldeko berriak gurera ekarriz ekin diogu kurtsoko lehen Zebrabideari, eta Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriak eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebestek nabarmendu dituzte euren eskualdeko zenbait albiste.

Audio_placeholder

Durangoko brigada feminista, Kolonbiako bake akordioa eta 'Bizitzaz blai' proiektua

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, festetako eraso matxistak saiheste aldera Durangon sortutako brigada feministaz hitz egin digu. Eguneko adierazpenen tartera ekarri ditugu atzoko trans-patologizazioaren aurkako egunaz Chrysalliseko Aingeru Mayorrek, Medeak taldeko Josebe Iturriozek eta Izaro Antxia transexualak Info7 irratien esandakoak. Elkarrizketa nagusairen tartera Tolosaldeko Ataria irratiko lagunek Arantxi Padilla Kolonbiako korrespontsalari egindako elkarrizketa ekarri dugu. EHAZEko Itziar Eliasek azaroan Azpeitian egingo diren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen aurrerapena egin du. Amaitzeko, errepide istripuen prebentzioan hezkidetza txertatuta Errezilgo Udalak, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak eta Harremanak osasun zentroak abian jarritako 'Bizitzaz Blai' proiektua aurkeztu digu Olatz Berastegik.