Durangoko Folk jaialdian Mazedonia gonbidatu

Larunbat honetan izango da Durangoko Folk Nazioarteko jaialdia, eta Mazedoniako Orce Nikolov taldea izango da gonbidatu. Iluntzeko zortzietan hasiko da ikuskizuna Durangoko Santa Ana Plazan eta herriko Kriskitin taldeak ere hainbat dantza egingo ditu. Amaieran, bi taldeek batera egingo dute dantza. Sarrera debaldekoa da eta 400 exerleku jarriko dira, euria eginez gero Santa Ana elizako aterpera mugituko da ikuskizuna. Marisa Barrenak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Audio_placeholder

Durangoko Folk jaialdian Mazedonia gonbidatu

Loading player...
Durangoko Folk Jaialdia
Durangoko Folk Jaialdia

.