"Genuen politena info7rentzat"

La Jodedera taldeak eta Miren Amurizak egin digute 10.urteurreneko kantua "Entzutekoa da, kontatzeko gaude" leloarekin bat eginez. Amurizak egin du letra eta doinua berriz euskal kubatar taldeak, azken aldian gurean hamaika plaza alaitu eta dantzan jarri dituen taldeak. Bertako partaideak eta Miren Amurizak aurkeztu digute gaur kantua. Bertsolaritza eta kubatarren segidillak uztartu ditugu. Mila esker guztioi!

Audio_placeholder

"Genuen politena info7rentzat"

Loading player...
Jon Oiartzun "Jomes" eta Jon Txorromorro
Jon Oiartzun "Jomes" eta Jon Txorromorro

La Jodederako Jon Txorromorrok eta Jon Oiartzun "Jomes"ek esan digute gustora eta ilusioz jaso zutela proposamena. Gauza bera Miren Amurizak, entzule izanda plazer haundiz egin duela letra. La Jodederako lagunekin batera egindako bideoklipa ere aipatu dugu.