Herri prozesuan mugarri

Larunbatean Bilbon egingo den Alternatiben Herria eraldaketarako bidean eta herri prozesuan mugarri izango dela uste dute antolatzaileek. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna oinarri hartuta, 150 eragile elkartu dira bizitzeko beste modu bat badagoela eta horretarako alternatibak badaudela erakusteko. Olatz Dañobeitia, Edurne Larrañaga eta Jone Etxeberriarekin hitz egin dugu guk.

Loading player...
|22/10/2015 14:21
Int20151020000222
150 eragileren atxikimendua lortu du ‘Alternatiben Herria’ ekimenak. (ARGAZKI PRESS)

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan du jatorria larunbaterako Bilbon antolatu den Alternatiben Herriak. Bakoitzak bere proiektuaren zehaztasunak albo batera utzi eta elkartzen dituen hori herri prozesu baten norabidean kokatzean dagoela giltza aipatu digu Edurne Larrañagak. Egungo sistema aldatu eta eraldaketareko bidean elkarren beharra dagoela uste du Olatz Dañobeitiak eta argi du bide emankorrago baten hastapenetan gaudela, modu berri batzuk erditzen hasiak direla. Larunbatekoa mugarri izango dela dio Jone Etxeberriak, orain arte bezain ongi jarraituz gero herri prozesuan fruituak ekarriko dituena. Argi dute egungo bizi ereduaren aurrean badaudela alternatibak, esparruz esparruz eraikitzen ari direla eta horiek ikusi eta sentitzea ezinbestekoa dela.

NOTICIAS RELACIONADAS