|21/09/2017 16:24
Deustuko Gazte Lokaleko istorioak ezagutu ditugu desalojo mehatxuaren erdian

1991. urtean okupatu zuten Deustuko Gazte Lokala. 26 urteotan bertan izandako belaunaldi ezberdinetako kideekin batu da Patxi Gaztelumendi Kale Gorrian saioko kolaboratzailea Gazte Lokalean betan, eta entzundako istorioak irratian hedatu ditugu. 15 eguneko epea eman zion Bilboko udalak, eta mobilizazio eta ekitaldi ugari antolatu dituzte aste hauetan guztietan. Katixa, Santi, Maza, Ane, Amaia eta Guruznek esandakoak batu ditugu.

Loading player...
|21/09/2017 14:44
Oñatin dena prest igandeko Kilometroetarako

Gipuzkako ikastolen aldeko Kilometroak festa ospatuko da Oñatin, Txantxiku ikastolak antolatuta. Ikastolako guraso, ikasle eta langileez haratago herri osoa "auzolanean" ari dela nabarmendu du Mikel Egibar Kilometroetako koordinatzaile iraunkorrak. Bost kilometro ditu Oñatiko bailarak eskaintzen duen parajeetan atondu duten ibilbideak.

Loading player...
|21/09/2017 14:37
Krabelinek gatazketan izan duten sinbologia

Jagoba Manterola argazkilariak azken hamarkadetan gatazketan krabelinek izan duten sinbologiaz mintzatu zaigu. Bartzelonan poliziei eraman dizkiete krabelinak. Portugalen 70.hamarkadan diktadura salazaristari aurre egin zietenean Marc Ribaudek ateratako argazkiak sonatuak dira. Baita Praga hartu zutenean Josef Koudelkak ateratakoak edota Parisen 68ko maiatzeko mobilizazioetan ateratakoak.

Loading player...
|21/09/2017 14:14
Talaiosekoak Hego Koreako ekonomia sozial eta eraldatzailearen topaketetan

Amaia Oleaga, teknologia libreetan, tresnen garapenean, formakuntzan eta ahalduntzen jarduten duen Talaios kooperatibako kidea Hego Korean egon berri da. Topaketotan nazioarteko 100 bat lagunekin batera jorratu dituzten gaien berri ekarri digu. Bestetik, Talaiosetik haratago ere Olatukoopen dituzten erronkak aipatu dizkigu.

Loading player...
|21/09/2017 14:07
Zuhaitzen izerditik eratorritako eztia, mielatoa

Donibane Lohitzuneko eta Ordiziako azoketako produktuen berri dakar Lierni Elortzak. Indaba urte ona ari da izaten, ugaritasuna eta edertasuna ikusita. Bestetik, piper kontserben garaia denez, Ordiziako kaleak piper erre usaiez hornitzen ditu J.L. Amatriainek. Mielatoari buruzkoak ere ekarri ditu Elortzak. Deialdi berezia entzule eta irakurleari, mielatoa euskaraz nola da? Galduta dago hitz hori. Erleek zuhaitzen izerditik egiten duten eztia dugu mielatoa.

Loading player...
|20/09/2017 15:45
'Sexualitatearen Koloreak' gida, aniztasuna lantzeko tresna

'Sexualitatearen Koloreak' izeneko gida aurkeztu berri du Euskaldiko Gazteriaren Kontseiluak. EGKko presidente Maialen Olabek esan digunez, hezkuntzan aniztasunaren balorea zeharka txeratzeko oinarriak eskaintzen ditu gida honek. Hezitzaileentzat baliogarri izan nahi du, gazteekin egunerokoan aniztasuna lantzeko tresna.

 

Loading player...
|20/09/2017 14:56
Zer iduritu zaie Donostiarrei Netflixeko iragarkia?

Kalera atera da Maite Bidarte herritarren iritziak biltzera eta Donostiako Zinemaldia hastear den honetan zine kontuak ekarri dizkigu. Iskanbila ederra sortu duen Netflixen iragarzkiaz galdetu du kalean eta iritzi emaileen artean, denetarik aurkitu du: batzuk haserre, bertze batzuk pozik. Eta horrela, gustora hitz egin dugu Zinemaldiko ohiturei buruz, sarrera agortuei buruz, Narco eta Netflixeko iragarki ausartei buruz eta laster estreinatuko den Fe de Etarras filmari buruz.

Loading player...
|19/09/2017 13:32
Botere dominazioa borrokatu, berdintasuna erdiesteko

"Emakumeok gizonezkoen dominazioarekin amaitzeko hautua indartu behar dugu" ideia hori nabarmendu dute Ixabel Etxeberriak eta Marisa Barrenak gaurko tertulian. Uztaritzeko hilketa matxistak emakumeen aurkako oldarraldirik gogorrena erakusten duela azpimarratuz, biek ala biek bat egin dute indarkeria matxistari arlo guztietan egin behar zaiola aurre: izan etxean, eskolan, lanean…

Loading player...
|19/09/2017 12:52
"Erakundeek bultzatzen duten hiri ereduaren adierazle da Donostiako metroa"

Metroaren Donostiako pasabidearen kontrako Satorralaia mugimenduko Mikel Alvarezek salatu duenez, pasabidearen egitasmoa "defendaezina eta inposatzailea da". Batik bat erakundeek hartu duten jarrera errefusatu du. Gipuzkoako hiriburuan sustazen ari diren "eredu merkantilistaren" adibidetzat jo du metroa. Zati baten eraikuntzaren lanak esleituta, "proiektua gelditzeko" eremu guztietan jarraituko dutela ere esan digu Alvarezek.

 

Loading player...
|18/09/2017 15:12
"Garrantzitsua da euskara presente egotea aintzat har gaitzaten"

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak lehen aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan hartu du parte. Euren helburua gurean ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuratzea da, argazki lehiaketa bidez eta sariak potoloak dira. Galder Gonzalez elkarte honetako kideak nabarmendu duenez, "proiektua auzolana eta jakintza askean" oinarritzen da.

Loading player...
Page 1/ 113