Gaixotasun larria duten Iparragirreren eta Azkarateren bila joan dira Alcala Meco epetxera

Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate Alcala Mecon dituzte preso eta gaur anbulantzia itxura zuen furgoneta batekin joan dira euren bila, bien askatasuna aldarrikatzeko ekimenean parte hartu dute bi presoen senideek eta hainbat eragiletako ordekarik ere.

Audio_placeholder

Gaixotasun larria duten Iparragirreren eta Azkarateren bila joan dira Alcala Meco epetxera

Loading player...
Alcala Meco esptxe aurrean egin dute ekimena
Alcala Meco esptxe aurrean egin dute ekimena

Sagrario Ramos eta Angelita Burgoa, Azkarate eta Iparragirreren amek parte hartu dute gaurko alkarrikapenean.  Eurekin izan dira hainbat  ordezkari politiko ere: ERCko Teresa Jorda eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea. Baita EH Bilduko Jon Iñarritu, Julen Arzuaga, Unai Urruzuno eta Marian Beitialarrangoitia ere eta Podemoseko Eduardo Santos, besteak beste.

Sarek urtarrileko manifestazioaren harira sustatu duen kanpainaren leloa da #PrestGaude hori eta ekimena egin duten herritarrek eta babestu duten eragileek argazki bateratua egin dute espetxe atarian lelo horri helduta.