Garabideko Jon Sarasuak martxan duten ikastaldi trinkoaren ingurukoak aipatu dizkigu. Formazio proiektua da, eta euskararen esperientzian oinarrituta, hizkuntza berreskurapenaren inguruan dabiltzan herri indigenetako erakundeak indartzea dute xede. Aste hauetan gurean dira maiak, amazigak, nahuatlak, maputxeak, kitxuak, guaraniak, kaqchikelak eta nasak.