Zarauzko Azken Portuko jaiak bertan behera Udalak jarritako soinu mugarengatik

Atzo hasi ziren Zarauzko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak. Ez zuten ordea asko iraun. Udalak txosnaguneko agertokiko soinu ekipoari ezarritako muga baxua zela eta kontzertua eskaintzekoak ziren taldeek uko egin zioten jotzeari, gutxieneko baldintzak betetzen ez zirela argudiatuta.

 

Audio_placeholder

Zarauzko Azken Portuko jaiak bertan behera Udalak jarritako soinu mugarengatik

Loading player...
Kontzertuak eta jaiak bertan behera geratzen zirela iragarri zuten unea
Kontzertuak eta jaiak bertan behera geratzen zirela iragarri zuten unea

Jai batzordeko Antxusek azaldu digu gaueko kontzertuak egin ezin izateak jaiak bere osotasunean bertan behera uztea dakarrela, kontzertuetan txosnetan lortzen den dirua delako gainerako ekitaldiak ordaintzeko erabiltzen dena.