"Salbuespeneko politika kartzelarioak hil du. Kepa azkena izan dadila"

Kepa del Hoyo zendu egin da Badajozeko kartzelan, bihotzekoak jota.  20 urte zeramatzan preso. Etxerateko bozeramaile Urtzi Errazkinekin hitz egin dugu "Kepa azkena izan dadila" esan du garbi. Azpeitiko Loiolako Santutegiaren ondoan eginiko agerraldi jendetsu baten bitartez, Kepa del Hoyo galdakoztarraren heriotzaren aurrean bere mina adierazi du Etxerat elkarteak eta presoaren senide eta gertukoenei doluminak helarazi dizkiete.

Audio_placeholder

"Salbuespeneko politika kartzelarioak hil du. Kepa azkena izan dadila"

Loading player...
Azpeitian egin du agerraldia Etxeratek, Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Azpeitian egin du agerraldia Etxeratek, Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Del Hoyoren gorpua Galdakaoko beilatokira iristen denean Etxerateko ordezkariak ere senide eta lagunei babesa adierazteko han izango direla azalduz bukatu dute agerraldia.