1785tik bisitatua izan bada ere, oraindik, aurkikuntza ederrak egiten dira Azpitarteko kobazuloetan

Azkenaldian Gipuzkoan egiten ari diren aurkikuntza ugariak direla eta, gaur bertako zuloei erreparatuko diegu; zehatzago esanda, arkeologia modernoaren hastapenetatik hona garrantzi handia izan duten Aizpitarteko kobazuloei, Landarbasoko parajean daude (Errenterian).
Bisita ugari jaso ditu zulo honek, pentsa, 1785koa dira lehen esplorazioen kronikak, Madrileko Historiaren Erret Akademian. Hala ere, etengabeak dira bertan egiten diren aurkikuntzak, joan den apirilean, paleolitikoko grabatuak aurkitu zituzten egoera bikainean, gainera.

Loading player...
|27/07/2017 16:39
170727-aizpitarte-1
Azpitarte IV kobazuloa Errenteria

Diego Gárate adituak egindako hasierako balorazioaren arabera, gutxienez 15 animalia-irudi (bisonteak eta zaldiak) eta bi bulba egongo lirateke, hainbat talde edo eremutan banatuta.

Ezker sektorea: 40×40 cm exkaxeko hodi batetik igota, buztinetan marraztutako irudiak ikusten dira. Baliatutako teknika ezezaguna da Kataurialdean, eta Frantziako Ariègen badaude antzeko elementu gutxi batzuk, Erdi Madeleine aldiko multzoetan. Bisonte bat eta zehaztu gabeko beste animalia bat buztinetan moldeatuta daude silexezko gubil bidez, eta hatzak erabili zituzten bolumena eta erliebe-plano bereiziak sortzeko, horrela gorputz-adarren perspektiba nabarmentzeko. Bisontea aparteko maisutasunez eginda dago.

Alboko panel batean metro beteko altuerako bulba handi bat ikusten da, aldamenean beste txikixeago bat duela. Aurkako horman ikusten dira zaldi handi bat (metro eta erdi), interpretatu gabeko beste lerro batzuk eta buztinezko erauzketak. Zoruko erlaitzak osorik daude.

Eskuin sektorea: buztinezko erlaitz baten gainean katazulo bat dago, baina ez dute aztertu zorua ez hondatzearren. Urrutira bisonte grabatu bat ikusten da; hondoan, beste irudi bat sabaian, eta, bien artean, bisonte bat zangoak bilduta dituela, buztinetan modelatua.

Aurkikuntza honek garrantzi berezia du, apartekoa delako Kantauriko erregistroan eta inpaktu bisual handia duelako, zenbait irudi behe-erliebean eginda baitaude.