#EGINitxiera Garzon, atxiloketak, inprenta bilaketa eta tartean ezkontza bat #EGIN

19 urte bete ziren pasa den uztailaren 15ean Baltasar Garzon epaileak EGIN egunkaria itxi zuela eta irailan 40 urte beteko dira EGIN sortu zenetik. Orduan 17 urte zituen Mertxe Aizpuruk, gerora, EGINen hasiko zen lanean eta egoera "berezi xamar batean" harrapatu zuen Baltasar Garzonen itxiera aginduak. "Egun intentso eta konplikatuak izan ziren" aitortu digu Aizpuruak, baina, "aldi berean emozioarekin gogoratzen diren momentuak izan ziren".

Audio_placeholder

#EGINitxiera Garzon, atxiloketak, inprenta bilaketa eta tartean ezkontza bat #EGIN

Loading player...
Egin Erredakzioa
Egin Erredakzioa

Hernaniko herriaren jarrera nabarmendu du gurean Mertxe Aizpuruak,  laguntza jaso baitzuten etxe guztietatik. Hainbat izen ere aipatu dizkigu "Juan Karlos Elorzak ez zuen utzi, garaian,  Euskal Herrian  zegoen inprentarik deitu gabe" baina ezetzak batak bestearen atzetik jaso zituen Elorzak, eta azkenean, lortu zuen Bidebietan zegoen inprenta zahar bat. Urtetan erabili gabea zen, mantsoa, eta ale batzuk ateratzea lortu zen "mirari bat izan zen" esan digu Mertxe Aizpuruak. Elorzak egunkari berriaren ale bat banatu zuen irrati guztietan, eta hala jakin zuten "Euskadi Informacion" -en berri kazetari guztiek EGIN itxi eta hurrengo egunean. "Oso garbi genuen hurrengo egunerako egunkari bat behar genuela" dio Aizpuruk eta Alfonso Sastreri esker lortu zuten Euskadi Información mantxeta. 

GARA nola jaio zen gogoratu dugu, Aizpurua izan baitzen 5 urtez zuzendari. Irailera begira ere jarri gara, aurten betetzen baitira 40 urte EGIN sortu zenetik.