Donostiako Jazzaldian bai ala bai ikusi beharrekoak

Hemen da Donostiako 52. Jazzaldia, musika eta doinuz beteko dira hiriburuko kaleak. Eskaintza zabala da baina ezinezkoa denetara joatea. Horregatik Mikel Azpiroz musikariaren gomendioak gustoz entzun ditugu, bere ustetan, galdu ezinak diren kontzertuak zeintzuk diren erran digu. Besteak beste,  Herbie Hancock eta Berak ere kontzertua eskainiko du ZURIA bere azken lana oholtzaratuko du uztailaren 22an Kutxa Kultur Kluban.

Audio_placeholder

Donostiako Jazzaldian bai ala bai ikusi beharrekoak

Loading player...
Herbie Hanco
Herbie Hanco

Mikel Azpirozen proposamenetako bat Herbie Hancock izan da. Kursaalean eskainiko du kontzertua uztailaren 24an, arratsaldeko 18:30tan. Jazz zaleentzako galduezina den kontzertua dela nabarmendu digu.

Eta bertze gomendapena Abdullah Ibrahim izan da, dela 19 urte etorri zen Donostiara, eta aurten dator berriz, Trinitate plazan joko du eta zuzeneko ikusgarria dela erran digu Azpirozek.