"Oraindik jendea behar da Hatortxu Rocken txandak betetzeko"

Muntaketa lanetan ari dira Lakuntzan 9 egun bertzerik ez baitira falta Hatortxu Rockerako. Aitor Agirrezabalek esan digu txandak betetzeko oraindik jendea behar dela, eta izena eman daitekela webgunean bertan. Bestetik, sarrerarik oraindik ez baduzue lortu, adi, salmenta oso azkar doalako eta antolakuntzatik esan digute  sarrera batzuk egunean bertan salmentan jarriko direla atarian, baina, hori ezin dutela guztiz ziurtatu.

Audio_placeholder

"Oraindik jendea behar da Hatortxu Rocken txandak betetzeko"

Loading player...
201707-hatortxu-mapa
201707-hatortxu-mapa

Info7 irratiak sarrerak ditu zozketatzeko, aste honetan bertan emanen ditugu irabazleen izenak. Egin behar den bakarra da watxap edo sms bat bidali gure zenbakira [626339208] esanez sarrerak nahi dituzula. Bestestik aurreratuko dizuegu, HatortxuRock jaialdian Info7 irratia bertan izanen dela goizeko hamaietatik aurrera programazio bereziarekin.