Dispertsioak eragindako azken istripua salatzeko protesta deitu ditu Etxeratek hiriburuetan

Iker Lima euskal preso politiko galdakaoztarraren lagun batek ezbeharra sufritu zuen igandean Huelvako espetxetik itzultzean, Salamanka inguruan. Errotonda batetik berriro autobiara abiatzen zenean kotxearen kontrola galdu eta kotxea errepidearen albo batean irauli egin zen.

Audio_placeholder

Dispertsioak eragindako azken istripua salatzeko protesta deitu ditu Etxeratek hiriburuetan

Loading player...
Milaka lagun dispertsioaren aurka. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Milaka lagun dispertsioaren aurka. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Dispertsioak eragindako azken istripu honen harira, Etxerat elkarteko Naike Diaz elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan, eta zehaztu digu autoan zihoan lagunak ez zuela “zorionez” kalterik jasan eta bere kabuz “arrastaka” kotxetik atera zela. Hau guztia salatzeko, Etxeratek elkarretaratzeak deitu ditu gaur iluntzerako Gasteizen (20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan), Donostian (19:00etan, Udaletxean, Bule ondoan) eta Bilbon (19:00etan, Arriagan).