Asturiagako segadan erahildako bi iheslariak omenduko dituzte larunbatean Hondarribian

1974ko maiatzaren 20ean Jose Luis Mondragon Elortza 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roke Mendez Villada 21 urteko santurtziarra erahil zituzten Espainiako Guardia Zibilak eta poliziak antolatutako segadan. Ez zen epaiketarik izan, ezta ikerketarik ere. Horregatik, egia ezagutu asmoz talde bat sortu berri dute Hondarribian eta larunbat honetarako, segadaren 43. urteurrenean, omenaldia antolatu dute Asturiagako hondartzan.

Audio_placeholder

Asturiagako segadan erahildako bi iheslariak omenduko dituzte larunbatean Hondarribian

Loading player...
Asturiagako hondartza, Hondarribian.
Asturiagako hondartza, Hondarribian.

Orain arte oso ezezaguna izan den historia hau hobeto ezagutzeko beraz, Xabier Isasi elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan. “Oso gutxi dakigu gertaera ilun hartaz. Guk dakigula ez da ez ikerketarik, ez epaiketarik egin. Jakin nahi dugu zer gertatu zen. Memoria berreskuratu nahi dugu”, adierazi du Isasik.