Rana plazako urtemuga, Frantziako presidentetza bozen lehen itzulia eta 'Girls' telesaila

Irratien tartean, Radiokulturako lagunek Hazparneko San Josepe lizeoko irakasle eta ikasle banarekin hitz egin dute lizeokoek muntatu duten hegazkin ultra arinari buruz

Audio_placeholder

Rana plazako urtemuga, Frantziako presidentetza bozen lehen itzulia eta 'Girls' telesaila

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, besteak beste 2013ko apirilaren 24an Bangladesho Rana plazako lantegia erorita hil ziren milaka emakumez oroitu da. Oier Gomez larriki gaixorik dagoen euskal preso politikoaren zigorra etetea onartuta, Maritxu Paulus Basurko abokatuak Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Jarraian, Eguzki Urteaga soziologoaren analisia politikoa jaso dugu, Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzuliko emaitzez. Ikus-entzunezkoen tartera Amaia Garcia batu da eta aurki amaituko den HBO kateko 'Girls' telesaila aipatu du. Amaitzeko, Bergarako Xaxau konpartsak antolatutako formazio jardunaldien artetik, feminismoari buruzkoaz elkarrizketa egin diote Txapako lagunek Ainhoa Narbaizari.