Ebaluazio hezigarria, Pasaiako segadaren 33. urtemuga eta narrazio transmedia

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da eta euren bueltako politika zein gizarte albisteen errepasoa egin du.

Audio_placeholder

Ebaluazio hezigarria, Pasaiako segadaren 33. urtemuga eta narrazio transmedia

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, MIkel Garciak ebaluazio hezigarria praktikan duten ikastetxeetako ereduekin osatutako erreportajea. Pasaiako segada gertatu zeneko 33. urtemuga izanik, bertan erail zuten Dioni Aizpuru Kurro-ren anaia Pello elkarrizketatu dugu.  Komunikazioaren atalera Gorka Salces batu da eta 1917ko Errusiako iraultzaren mendeurrenaren harira, Russia Todayk abian jarritako narrazio transmediaz hitz egin digu. Amaitzeko, Ibai Fresnedorekin intersekzionalitatearen teoriaz hausnartu dugu.