20.000 langileren atxikimendua lortu du jada Ireki mugimenduak preso eta iheslarien alde

Pasa den urriaren 15ean aurkeztu zuten Ireki ekimeneko lagunekin hitz egin dugu gaur, Kalegorrian saioan. Esparru eta jatorri desberdinetako langileek osatzen dute ekimen berri hau eta beraien helburu nagusia lantegietan ere euskal preso eta iheslarien aldeko borroka indartzea da.

Audio_placeholder

20.000 langileren atxikimendua lortu du jada Ireki mugimenduak preso eta iheslarien alde

Loading player...
Pankarta nagusia, bidea irekitzen. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Pankarta nagusia, bidea irekitzen. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Bide horretan, “inoiz Euskal Herrian egin den sinadura bilketa handiena” aktibatu dute eta ekainaren 17a bitarte 150.000 sinadura bildu nahi dituzte. Gaur gaurkoaz 20.000 inguru bildu dituzte, baina ekainerako helburua beteko dutela uste dute. Jon Urrusolo eta Eneko Iurramendi Ireki ekimeneko kideak elkarrizketatu ditugu goizean.