Zein da Ipar Euskal Herriko instituzio bateratu baten eskaera historikoaren ibilbidea?

Euskal Elkargo baten eraketa historikotzat jo dute aunitzek, historikoa, aspaldiko eskaria izan delako. Eneko Bidegain historialariarekin egin eskari honen ibilbidearen errepasoa. Horrela, atzera joan gara 200 urte. Hala ere, Bidegainentzat Enbatak 1963an egindako aldarrikapenarekin jarri zen berriro ere eskaria mahai gainean. 

Audio_placeholder

Zein da Ipar Euskal Herriko instituzio bateratu baten eskaera historikoaren ibilbidea?

Loading player...
Euskal Elkargoaren eskaera historikoa
Euskal Elkargoaren eskaera historikoa

Gerora, 70. eta 80. hamarkadetan autonomia aldarrikapenak etorri ziren ere, pentsatuz, departamenduaren egitura, ez zela nahikoa Ipar Euskal Herriarentzako. 90. hamardan adostasuna lortu zen bai gizartearen aldetik baita alderdi politikoen aldetik euskal departamentu bat sortzeko, baina eskaria, bere horretan geratu zen ordea. Gerora ere egon dira eskari gehiago, garaian garaiko ezaugarriekin, horren ondorio adibidez, Bateraren sorrera.