“Bereziki ezker mugimenduetan dauden gizonentzat da interesgarria konferentzia”

Aste honetan 98 urte bete dira Rosa Luxemburgo pentsalari marxista eta iraultzailea erahil zutenetik eta bere oroimenez, urtero bezala, asko izaten ari dira bere jaioterrian, Berlinen, izaten ari diren ekintzak eta askotariko ekimenak. Euskal Herrian ere emakume iraultzaile hau gogoratzeko ekimenak izango dira datozen egunetan.

Audio_placeholder

“Bereziki ezker mugimenduetan dauden gizonentzat da interesgarria konferentzia”

Loading player...
Rosa Luxemburg konferentziak iragartzeko egindako kartela.
Rosa Luxemburg konferentziak iragartzeko egindako kartela.

Bihar bertan adibidez, III. Rosa Luxemburgo Konferentzia ospatuko da Bilboko Hika Ateneoan. Horrela dio aurtengo konferentziaren izenburuak: “Ezker erresistentzietan feminismoari erresistentziak. Zer egin?”. Mahairen bueltan Lorea Agirre Dorronsoro, Pili Alvarez Molés eta Jokin Azpiazu Carballo eseriko dira gaiari heldu eta ahal den neurrian, behintzat, korapioak askatzeko. Goizean, Kalegorrian saioan, biharko solasaldiaren antolakuntzan buru-belarri ari diren Olatz Dañobeitia-rekin eta Andrea Heuschmid-arekin hitz egin dugu. Kontatu digutenez, “bereziki ezker mugimenduetan daude gizonentzat da interesgarria biharko ekimena”.