"Arteari esker lortu da Gerra Zibileko gertaera batzuei balore sinbolikoa ematea"

Gaur Gerra Zibila ondorio izan zuen altxamendu nazionalaren  80. urteurrena dela aitzakiatzat hartuta, Lurdes Otaegi EHUko ikerlaria gonbidatu dugu gaur gure estudioetara. OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK. Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak versus kontaera historiko-politikoa liburuaren editorea da Otaegi, Mari Jose Olaziregirekin batera. Ikerketa honen helburua izan da "Gerra Zibilari buruzko irudi historiko eta fikziozkoen azterketa egitea, artean, historiografian eta politikan eratutako memoria-lekuak aintzat harturik” azaldu digu Otaegik.

 

Audio_placeholder

"Arteari esker lortu da Gerra Zibileko gertaera batzuei balore sinbolikoa ematea"

Loading player...
Mikel LAboa Gerra Zibila
Mikel LAboa Gerra Zibila

Jakintza arlo eta gizarte adierazpide ezberdinak –historia, politika, arteak– kontuan izanda, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez-aurre jartzea izan da ikerketa honen muina, eta hortik jaio da gaur esku artean izan dugun liburua. 

Olaziregiren aburuz, artea ezin besteakoa izan da Gerra Zibilari buruzko memoria kulturala lortzea. "Picassoren Gernikak edo Laboraen Lekeitikoek lortu dute gertakarien ikuspegi jakin bati zentraltasuna ematea, balio sinboliko bat ematea".  

Besteak beste, Lauaxetak Gasteizen idatzitako poema eta marrazki sortak aztertu dira liburuan. Hemen, liburuan argitaratu diren Lauaxetaren idatzietako bat. 

 

Zehazki, Mikel Laboaren Lekeitioak kantuak aztertu egin ditu Lurdes Olaziregik ikerketa honetan "Esanezinak oihu bihurtzen zituen" esan du gurean Otaegik.