Txarangek jartzen duten giroaren berri izateko Igor Agirrerekin hitz egin dugu, hasteko. Tolosaz aparteko inauterietako berriak ere ekarri nahi genituen, ordea, eta Hazparneko kaskarotez Radiokulturakoek Pierre Carrauri eginiko elkarrizketari nahiz Xorroxinen Alaitz Etxabidek Lesakako zaku zaharrez esanei ere egin diegu tartea. Nola ez, Ezpala gaztetxearen desalojoari lekua egin nahi genion eta auzia zertan den Tolosako Gazte Asanbladako Ibai Julianekin egon gara. Halabediko Jon Aranburuk Arabako herri inauterien ingurukoak ekarri dizkigu. Amaitzeko, Ataria irratiko lagunek festa eta lana nola batzen dituzten azaldu digute.