Miren Zabaleta: “Absoluzioa da Estrasburgotik onartuko dugun ebazpen bakarra"

Hilabete terdi igaro da jada Miren Zabaletak, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jazintorekin batera, askatasuna berreskuratu zuenetik. Sei urte igaro behar izan ditu Zabaletak espetxean “Bateragune” auzia dela eta. Askatasuna berreskuratu eta berehala izan genuen gaurko elkarrizketa egiteko asmoa eta, azkenean, gaur jarri dugu hitzordua.

Audio_placeholder

Miren Zabaleta: “Absoluzioa da Estrasburgotik onartuko dugun ebazpen bakarra"

Loading player...
Miren Zabaleta @kalegorrian
Miren Zabaleta @kalegorrian

Egun seinalatua gainera, Emakumeenganako Biolentziaren Kontrako Eguna baita azaroaren 25a eta horrek ere markatu du hein batean, behintzat, solasaldia. Besteak beste, espetxean bizitako esperientzia, azken urte hauetan Euskal Herrian ireki den aro politiko berria, ezker abertzaleak abiatu duen hausnarketa prozesua edota matxismoa eta militantzia izan ditu hizpide Miren Zabaletarekin.