Josu Martinez "Euskal Herriari buruzko film asko galdu egin dira, edo galduarazi"

Erik Aznal kazetariak, Josu Martinez zine zuzendaria elkarrizketatu du "Gure sorlekuen bila" dokumentalaren inguruan.  Hazparne, 1956. Ikusmin handia dago: bertako zinema-aretoan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.

Loading player...

EHUn eta San Antonio de los Bañoseko EICTVn (Kuba) ikus-entzunezko ikasketak egin ostean, Josu Martínezek (Bilbo, 1986) gidoilari eta aktore gisa egin du lan ETBn, eta Euskadi Irratiarekin lankidetzak egiten ditu. Itsasoaren Alaba (2009), Sagarren Denbora (2010) eta Prohibido recordar (2010) dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu, Donostia Zinemaldian estreinatuak denak, eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) proiektuan zuzendarikidea izan da.