Quim Arrufat de la CUP
Loading player...
Baztandarren Biltzarra Elizondon.

"Baztandar guztiak elkartu eta oso giro berezia sortzen da, nortasun handikoa". Hala esan digu Garazi Arretxeak, Baztandarren Biltzarreko antolakuntzako kideak. Auzolanean eraikitako besta da, parte hartzea handia da bai, baina antolakuntzan "hutsune nabarmena" dute. Baztandarrek konpromisoak ez badituzte hartzen jaiaren antolakuntzan, "bertan behera utzi beste erremediorik" ez dutela esan digu Arretxeak. Bilera baterako deia egin dute Elizoondo hilaren 29an, eta erantzunaren araberako neurriak hartuko dituzte.

Loading player...
Kulturgileek eta Bake Bideak antolaturiko ekimena Luhuson. ©Isabelle Miquelestorena

Bake artisauek egindako 'sukalde lanak' sostengatzeko mobilizazioa izan zen Parisen iragan asteburuan. Sukalde lan horiez, mobilizazioak izandako oihartzunaz eta eman daitezkeen aitzinamenduez hausnartu dute Idoia Eraso eta Ihintza Arrieta kazetariek Luhusoko operazioaren urteurrenaren bezperan. Horretaz gain, Baionako Migranteen Harrera Zentruak ateak itxiko ditu aurki. Bertakoak Pabera eramango dituzte eta ondoren Italiara. Etorkinekin kolektiboa 'oso kritiko' dela kontatu digute kazetariek.

Loading player...
SAREk urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioa aurkeztu du

Parisko mobilizazioa sostengatu zuen Sare mugimenduak. Iadanik, urtarrilaren 13an 'prest gaude' goiburupean izango den mobilizazioa prestatzen ari dira. Kontaktu eta harremanez haratago, 'gizarte zibila gai honetan protagonista eta motorra behar du izan aldaketa emateko' uste du Sareko Inaxio Oiartzabalek. Frantzian abian jarritako bidea indartu eta laguntzeko ideologiak etxean uzteko mezua zabaldu du Oiartzabalek. Urtarrileko manifestazioan, 'motxiladun haurren' gaiari ere indarra eman nahi diote, 'generazio berria, konponbidearen generazioa izatea denen ardura da' amaitu du Sareko eledunak.

Loading player...
Nicola Foroni, Farapi kooperatibako kidea

Olatukoopeko partaide den Farapi kooperatibak enpresek uzten duten aztarna soziala aztertzeko Erantzunkidetasun Soziala neurtzeko tresna sortu du. Nicola Foronik esan ditunez, enpresek zaindu beharrezko elementuak dituzte, tartean gizarteari edo inguruneari egiten dioten ekarpena. Hori neurtu eta ardura sozial hori egitera bideratzen dituzte Farapiko lagunek.

Loading player...
Joseba Aurkenerena

Euskal sinesmen zaharrean Eguberriak zuen sinbologiaz aritu zaigu Joseba Aurkenerena. Urtearen amaieran eguzki zaharra, indargabetzen doa eta neguko solstizioarekin bat, eguzki berria jaiotzen da. Hori gurtzen zuten arbasoek, solstizio eta ekinozio garaietan naturako jainkoei eskainitako festetan. Kristauen etorrerarekin, bere egin zituzten gurean ohitura ziren egun haiek. Olentzero berriz, sinesmen zaharraren eta ziklo kristauaren artean kokatzen den pertsonaia dugu, kristauentzat azken jentila.

Loading player...
Portada de EGIN el 12 de diciembre de 1987

En la sección Atzo Bertan el periodista Iñaki Altuna ha contextualizado el atentado que ETA cometió el 11 de diciembre de 1987 contra la casa cuartel de Zaragoza. Según Altuna “se interpretó que el atentado tenía que ver con lo que estaba pasando en el frente negociador” y explica que los obispos vascos fueron atacados duramente por reclamar una solución, una negociación.

Loading player...
Gilles Simeoni et Jean-Guy Talamoni, les deux leaders de la coalition Pè a Corsica, lors du dépouillement. @RetPS

Pasaden asteburuan Korsikan egindako hauteskunde erregionaletan Pè a Corsica koalizio abertzaleak bozken %56,5 erdietsi zuen. Koalizioak Kontseiluko 63 eserlekutik 41 lortu ditu. Orain gehiengoa izaki, aldarri eta lege ezberdinak indarrean jartzeko aukera izango dute Eguzki Urteaga EHUko soziologoak esan digunez.

Loading player...
carcel

Kartzelaz maiz mintzatu da gure herrian, baina gehienetan preso politikoen ikuspegitik eta ez hainbeste kartzela instituzio gisa. Jardunaldiak abian ditu asteon GITE-IPES elkarteak Bilbon. Espetxetako borrokak, abolizionismoa, lan esplotazioa edota botere patriarkalaz hausnartuko dute. Ruben Nietok esan digunez, 'jakinik lehenago edo beranduago kartzelen kudeaketa bertatik egingo dela, instituzio honen gaineko hausnarketa eta eztabaida soziala bultzatu nahi dugu'.

Loading player...

Maider Bazterra irakasle nafarrak hezkuntzan bi zerrenda egoteak suposatzen diena kontatu digu. Zerrenda bakarra exijitzen dute, horrek oposaketa bakarra egitea ekarriko bailuke eta funtzionamendurako askoz errazagoa litzateke. D ereduko irakasleak isolaturik daude Bazterraren esanetan: "Nik ezin dut aukeratu AG ereduko plaza bat. D ereduan gaudenok ez dute nahi beste zerrendan egotea". Ohartarazi du zerrenda bakarrak gainerako Estatuko hezkuntza sistemetan dagoela. Egungo sisteman euskarako titulua izatea ez da kontuan hartzen, bai ordea beste hizkuntzak. Bihar euskalgintzak manifestazioa deitu du zerrenda bakarraren alde eta hilaren 21ean egungo sistema legeztatzeko PSNk aurkeztu eta Ezkerrak babestearen kontra.

 

Loading player...

El ultimo Sociómetro elaborado en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa apunta a que dos de cada tres encuestados no les interesa la política. Partiendo de esta afirmación Kizkitza Gil de San Vicente y Hedoi Etxarte han participado esta mañana en la tertulia de Kale Gorrian.

Loading player...

Igande iluntzerarte itxoin beharko dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapela nork jantziko duen ikusteko. Badakiguna da nork jarriko dion txapela txapeldunari: Sebastian Lizasok. Aitortu digunez “ohorea izango da”, eta gaineratu du “final oso estua” aurreikusten duela. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzue Info7 irratian, Mirari Martiarenarekin.

Loading player...

Ane Labakak, Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok eta Nerea Ibarzabalek osatzen dute Txakur Gorria autosormen taldea. Orain Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin buru-belarri dabiltza. BERRIAko 'Txapelpekoak' saiorako testu eta ilustrazioak egin dituzte saioetan oinarrituz. Igandean, BECen zuzenean egingo dituzte ilustrazioak Amenabarrek eta Arbeok.

Loading player...

Zumarraga eta Urretxuko Santa Lutzi feriak itzala egin bazion ere, bada zer kontatua atzo Ordizian egin zen azokaz. Lierni Elortzak esan digunez, Arana familiak ehun urtetik gora daramatza abarkak saltzen Ordiziko azokan. Tamalez, abarka fabrikak itxi eta orain plastikoarekin nahasita hasi dira egiten eta baserritarrez janzterakoan mendiko zapatilak erabiltzen dituzte gehienek. Horretaz gain, Larsabi elkarteak astero ematen duen arkumearen prezioaren berri eman digu Elortzak. Lau euro bizirik pisatuta eta garestitzen hasiko dela aurreratu du.

Loading player...

41 urterekin zendu zen Lonne-Peyret leizean Felix Ruiz de Arkaute espeleologoa. Belgikan jaioa, senideengana Tolosara etorri zen frankismo garaian eta espeleologia izan zuen pasioa. Oier Gorosabelek kontatu digunez, EHko espeleologia talde ezberdinen arteko elkarlana sustatu zuen bere jardunak. Gazte zendu zen Ruiz de Arkaute eta ekarpen handia utzi zuen. Egun bere omenezko plaka dago San Martin harrian dagoen Lepineux leizearen sarreran.

Loading player...

Reinaldo Iturriza ex ministro del Gobierno de Venezuela ha visitado Euskal Herria recientemente invitado por el Grupo de Investigación “Parte Hartuz”. Hemos hablado con él sobre la actualidad venezolana, empezando por la situación económica, pasando por la oposición y la Asamblea Constituyente y acabando con la figura de Hugo Chavez y con el chavismo en general.

Loading player...

Los trabajadores de la empresa Alfa de Eibar están en huelga indefinida desde la noche del domingo. La direccion de Alfa Precision Casting presentó un ERE para despedir a 40 trabajadores ante lo que la asamblea de trabajadores decidió iniciar una huelga indefinido. La respuesta de la dirección  ha sido presentar un ERE de liquidación para cerrar la planta y despedir a sus 129 trabajadores. Hemos hablado con Julián, delegado de LAB.

Loading player...

 

 

Se cumple un año de la operación de Luhuso. 5 personas fueron detenidas. Unos meses más tarde llegaría el desarme de ETA, y hace pocas semanas se informaba de que el gobierno francés y una amplia representación de IEH han conformado una mesa de trabajo para abordar la política penitenciaria.

Loading player...
"A8ko Jukutria" - Irrati Nobela

Loading player...



Mattinek eta Joanek BECeko jukutria egiten hasi, eta hara, harrapatu dituzte! Mattin eta Joanek ez dakite zer egin. Sarriegiren aldeko iruzurra egiten badute, grabatutako frogak Iñaki Muruari bidaliko dizkiola zin egin die ahots ezezagun batek.

Entzun HEMEN 1. kapitulua

Entzun HEMEN 2. kapitulua

Enztun HEMEN 3. kapitulua

 
ASTEKO ARGAZKIA | Irantzu Pastor

Loading player...

Gai hori landu du Asteko Argazkiak atalean Irantzu Pastor argazkilariak. Azken egunetan izan diren mobilizazioak ekarri ditu iruditan: Parisko mobilizazioa, Bruselan Kataluniaren defentsan izandako manifestazioa, Palestinan Trumpen mugimenduen kontrako liskarrak eta Hondurasen hauteskundeen ondoren zenbaketan izan den putxerazoaren kontrako kazerolada

 

 

Talaiatik

Entzun gehiago

 

FITO RODRIGUEZ

Kasualitateak

 

AMAIA ZUFIA

Feministon bake portua

 

URTZI ERRAZKIN

Bakeuntz, orain presoak

 

MARTXEL TOLEDO

FIFA datatik harago

 

IÑAKI ANTIGUEDAD

Zorutik lurzorura

 

IRATXE URIZAR

Honduras

 

Quark
Loading player...
La memoria

En Octubre de 1917 la Revolución Soviética abría la puerta a la construcción de una sociedad nueva y socialista. En lo tocante a la mujer antes de la Revolución estas sufrían el peso de un sistema tan patriarcal que no era inusual que  fueran compradas y vendidas como esposas o sirvientas.

Loading player...
rgrooves

Revolutionary Grooves saioan, musika elektronikoaren berrikuntzak entzun dira: Bochum Welt, Datapop, Crotaphytus, Iconic Black Suit, Inhumna Inspired, John Talabot, Maschine Brennt, Megatron, Pl-anet etab…

Loading player...
Burdinola

Nazioarteko nobedadeen artean, Kaliforniako The Faceless taldearen "Is Becoming a Ghost" diskoa izan dute protagonista. Era berean, No Return, Morbid Angel, Devangelic eta Cannibal Corpse banden berriena eskaini dute. 

Herriko Burdina atalean, berriz, Baionako Red Dead taldearen "Therapy of the Evil" diskoa nabarmendu dute, Sepulchral eta Nemesis Occulta banden doinuekin batera. Metalzaleak tarteak osatu du saioa.

Loading player...
Reggae fever

Aste honetan Segobiara goaz El Paso Records zigiluaren Western Reggae Hits-ak entzuteko. Hilabete honetan atera berri dituzte beraien azken bi lanak eta hori aprobetxatuz orain arte ateratako sei lanak entzun ditugu. Gozatu!

Loading player...
Josu Waliño

Aurtengo Durangoko Azoka amaitu bada ere, Puntu EUS fundazioko Josu Waliñoren ustez, euskaldunontzako peregrinazio zita da.

Loading player...
Leire Narbaiza

Abenduren 1ean, 'Ez dok hiru' ikustera joateko aukera izan zuen Leire Narbaizak euskaltegiko ikasleekin. Funtzioa hasi aurretik, Mikel Martinez aktoreak antzezlana Mikel Laboa zenari eskainiko ziotela iragartzean, ikasle batek Laboa nor zen galdetu zuen.

Loading player...
Manex Agirre

Euskalgintzaren bidea luzea izan da, eta izango da, eta Manex Agirreren ustez, egoeraren komenientziaren arabera jarri ahal zaizkio bide luze horri nahi diren adjektiboak: nekagarria, gogorra, etsipen-sorrarazlea, ilusioz beterikoa, ederra eta alaia...

Loading player...
Iurdana Acasuso

Azkue fundazioko Iurdana Acasusok nabarmendu duenez, Aurtengo Durangoko Azokak tokitxo bat egin dio euskarazko Wikipediari.

Loading player...
Marisa Barrena

Maputxeen mapuzugun hizkunta biziberritzeko ahaleginaz aritu da Garabideko Marisa Barrena gurean.

Loading player...

 

MUSIKA| Berri Txarrak
Loading player...

David Gonzalezek, Galder Izagirrek eta Gorka Urbizuk, BERRI TXARRAK taldeko kideek, euren bederatzigarren estudioko 'Infrasoinuak' lana aurkeztu digute. Bill Stevenson eta Jason Livermor ekoizleekin grabatutako hamar kantuko lanean taldearen esentzia aurki daiteke, estilo ezberdinak kantu bakarrean uztartuz. Australian eta Asian barrena hasiko dute bira datorren urtean. Gurean berriz, martxoan BECen eskainiko duten kontzertuan ikusi ahal izango ditugu, “San Mames okupatuta zegoelako, bestela bertan".
MUSIKA| Rafa Rueda
Loading player...

Kaleratu berri du lan berria Rafa Rueda mungiarrak. Harkaitz Cano, Leire Bilbao, Gotzon Barandiaran, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballesen hitzei jarri die sonoritatea. Abesti guztiek pertsonen izenak dituzte, eta haseratik amaierara ideia bat jorratzen du.
MUSIKA| Xabier Montoia

Loading player...
Pianoa eta soka laukotearekin kaleratu du 'Gorraizea' izeneko lan berria Xabier Montoiak. Bere estudioko zazpigarren lanaz mintzatu zaigu ibilbide luze eta aberasgarriko abeslaria. Musikari profesionalekin lan egitea berria izan da Montoiarentzat, bere ideiak segituan moldatu zituzten partituretara, eta grabazioa bera ere oso laburra izan zela kontatu digu.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Cookies icon

Cookien erabilpena. info7.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. info7.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.